Skip to content Skip to footer

egon…arnastu…gorputza sentitu

Barrura begiratu, sentitu, arnastu…orain argia da nagusi, dir-dir egiteko garaia…hori erakustera datorrelakoan gaurko udaburua. Sorginak dantzara!

Udabururik ez negurik gabe, negubururik ez udarik gabe. Gaurko argi gorenak badakar iluntasun sakonera bidaitzeko gonbidapena. Udatik bide egingo baitugu udazkenera…askatzera. Goazen ba gozamen betean soberan duguna amalurrari eskeintzera. Berak badaki garbitzen, energia eraldatzen…itsasoa gertu baduzu, segi eta hartu bainua nigatik ere.

Piztu suak! Eman gar! Idatzi paperean behar ez duzuena…eman su! Askatu! Dantzatu, besarkatu sua eta zabaldu barruko argia mundura! Ospatu urte honetako lorpenak, gorazar gure buruari! Ederra egindako bidea! Zorionak! Doala oparotasuna eta gozamena zuenera, gurera!

Gora Mari Kresal! Gora Gozamena! Gora Udara eta Eguzkiaren Indarra! Ospatu maiteekin!

Natura Bagara, Izan Argi!

Leave a comment

Suscríbete

Si quieres leer mi contenido premium, suscríbete.