Nire buruaren lagun, ni izateko bidean lagun Neure buruaren sostengu, ni izateko bidean sostengu Nire buruaren maitale, ni izateko bidean maitale
Lagundua, Sostengatua, Maitatua sentitzea nire haragitan… Ni izateko BIDELAGUN
Ni Egongo Naiz Beti Batzuetan ez da nahiko izango Kalte ere egin izango dizut Iluntasunean galduko naiz Nekatu aldapa gora Olatu Bortitzetan ito Eta errautsetatik Berri eta Arin BiziBerritu Beti Egongo Naiz Ni.
Nire Bizitzaren bidean galdu naiz askotan.
Gogoan ditut bakardadea, mina, hutsunea, tristura…
Nire buruarekiko tratu txarrak, konplazentzia, nire izatea gutxiestea, alkohola, exijentzia…
Nire buruan zebilkidan esaldia: inork ez nau maite; ni banaiz, inork ez nau maiteko?
Gogoan dut, hortariko gau ilun batean, nire bakardadearen min neure burua sostengatu izana. Negar eta amorrualdi gogorren ostean,
Bakean sentitu nintzen. Kalean nintzen bakarrik, espaloiaren ertzean eserita… Argia sentitu nuen. Ez nengoen bakarrik. Minari lekua egin nion, sentitzen nuena aitortu, eta barealdia agertu zen.
Bidea jarraitu nuen hurrengo gau ilun arte. Aurrekoaren ostean, ez zen horren deserosoa izan. Orduan koaderno eta bolígrafo politak oparitu nizkion nire buruari. Horrela idatzi nuen: Nire buruarekin gustora egon hai dut. Eta hemendik harremanak sortu maite ditudanekin”
Laguntza ere eskatu nuen.
Laguntza profesionala eta Maiteen Laguntza.
LAGUNTZA ESKATU NUEN.
Idatzi nuen, marraztu eta margotu, moztu eta itsatsi, amestu eta sortu…nire arima elikatzen zuen oro jasotzen nuen koadernoan. Elikatzen ninduten pertsonak, bizipenak…oinez jarraitu nuen…nire baitan hazten…nire lekua elikatzen…nire izatean hazten.
Lorarik Ederrena Bere Lekuan Dagoena
Ametsen Txokoa
Nire BideLagun Elikagaia Dena.