Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Eskerrik asko Mikel zure berba eta kantu ederrengatik. Żuk ere bazenekien
Izarren Hautsak berriro ere magia egitera…
Elkarrekin egotea , begietara begiratzea, elkar usaintzea, sentitzea…
Maite batekin berriketan…elkar sentitu eta entzuten…bat egin genuen nunbait: “gero eta gutxiago partekatzen dugu”…gero eta GEHIAGO gurera, GURE kabuz…ni lehena.
Itsaso zabal eta handian mila bizidun elkarrekin bizi dira…elkar Jan behar denean elkar jaten, elkar zaindu behar denean elkar zaintzen…
Egiari zor, niri zaila egiten ari zait…