Skip to content Skip to footer

Lorarik Ederrena Bere Lekuan Dagoena

Udazkenak haize boladekin badarama jada
Neguak bere iluntasunean gure barruak argitzen gaitu
Udaberriarekin loratzen da elikatutakoa

Udaran ibiltako bidea gozatzeko garaia
Hazia bada biharko arbola
Basoak badaki
Galdu zaitez bere barrenean
Sentituko duzu, badakizu.

Lorarik Ederrena Bere Lekuan Dagoena

Udazkenak haize boladekin badarama jada
Neguak bere iluntasunean gure barruak argitzen gaitu
Udaberriarekin loratzen da elikatutakoa

Udaran ibiltako bidea gozatzeko garaia
Hazia bada biharko arbola
Basoak badaki
Galdu zaitez bere barrenean
Sentituko duzu, badakizu.

Izatea, Izan…bada nahikoa

Izatea, Izan…bada nahikoa.
Barrenak sentitu, arnastu…egon, soilik egon.
Hau da leiho eder honen bitartez partekatu nahi dudan sentipena.
Konexioa eta Edertasuna.
Poliki eta Maitasunez.

Eman lekua BADEN GUZTIARI.
Begirada garbi, arin eta irekia.
Natura gure etxea, etxerako itzulera, niganako bidea naturan.

Idatzita ederra dirudi, berbak…berbak aireak darama. Eta gero badatoz egunerokoak, ekaitzak, beldurrak, tristurak eta minak…arnasten uzten ez didaten minak. Nire bizipenetan badakit hau ere badela bizitza. Dena da bizitza. Eta edertasuna. Mina bizitzaren parte da. Basoan iluntasuna eta argia lez, biek margotzen dute bertako magia.
Bihotz
Bi Hots. Neure barruetan sentitzen dut garai bateko arimek bazekitela jaiotzean bitan egiten diren zatiak badirela beti BAT. Bi Hots, Arima Bat.
Gune hau sortzen dut nire bidean baliagarriak diren tresnak partekatzeko.

Gehitzeko espazioa delakoan. 
Hori nire nahia.
Zerbaitek gonbidatu nau bide honetara, bera dabilkit bultzaka gozo.
Bera ni naiz. Bera zu zara. 
Bera guztiak gara.

Hosto Jauna eta Mari Mandragori Udazkenean.

Mari Argi eta Ontz Jauna Neguan.

Mari Lora eta Txantxangorri Jauna Udaberrian.

Mari Marrubi eta Eguzki Jauna Udaran.

Berriro ere etxera, nire izatera, naramaten
bidelagun maiteak.

Eskerrik asko zuri ere Bidelagun Maitea.
ESKERRIK ASKO, ASKO, ASKO

Aquí se puede poner algún contenido extra o se puede eliminar directametne.

In eget leo erat. Nullam hendrerit feugiat nisi. Aenean neque neque, bibendum vel rutrum sit amet, tincidunt egestas sem. Quisque euismod odio vel accumsan sollicitudin.