Skip to content Skip to footer

Borobilak

Elkarrekin egotea , begietara begiratzea, elkar usaintzea, sentitzea…

Maite batekin berriketan…elkar sentitu eta entzuten…bat egin genuen nunbait: “gero eta gutxiago partekatzen dugu”…gero eta GEHIAGO gurera, GURE kabuz…ni lehena.

Itsaso zabal eta handian mila bizidun elkarrekin bizi dira…elkar Jan behar denean elkar jaten, elkar zaindu behar denean elkar zaintzen…

Egiari zor, niri zaila egiten ari zait partekatzea, ezberdinon artean SEGURU sentitzea…nire aukeretan baitago erritmo lasai eta sosegatua, isiltasuna, natura…begietara begira elkar sentitzea…den guztiari leku ematea…prozesu guztien onarpena…tristura, mina, haserrea…poza, alegrantzia, dibertimentua…txanponaren alde guztiek leku izango duten espazioak…

Nola egin hori aria apurtu barik, inor mindu barik, haserraldia betirako harremanen etena Izan barik…aix! Ba, batzutan etena izango da datorren pausua eta bestetan lotura are sendoagoa…Baina Borobila probatu ezean, ezin jakin…eta hau omen bizitza…behin eta berriz bizi, behin eta berriz uda…ondoren udazkena, ondoren negua, ondoren udaberria…eta berriz uda…Natura Bagara!

Nik biroborilak elikatu nahi ditut zintzo, gozo, apal,…puzkarrendako leku izango duten BOROBILAK⭕️

Jean Shinoda Bolenek dio…harek badaki zerbait 😉

Gonbidapena doa, izan borobila emakume eder!

Leave a comment

Suscríbete

Si quieres leer mi contenido premium, suscríbete.