Skip to content Skip to footer

Mari Kresal

Uda. 

Beroa. Ekaitza. Natura. Mugimendua. Atsedena. Maiteak. Norbera. Abenturak. Izarrak. Erreka. Itsasoa. Igerilekua. Lo-kuluxkak. Tomate gorriak. Dantza eta Jolasak. Kaleko kontzertuak. Dantzak. Azal biluzik eguzki izpien fereka sentitzea. Kresala. Mari kresal.

Uda.

Egindako bidea GOZATZEKO garaia niretzat. Abenturak biztzeko garaia. Norberarekin, maiteekin….nahieran partekatzeko garaia. Elkar zaindu, usaindu…elkar dastatzeko garaia.

ikaragarri Maite dut uda. Aurten Osasuna eta poltsikoa lagun. Eskerrik asko BETI. Denboraren Askatasuna. Bagoaz bizipenen motxila abenturaz betetzera. Batzuetan nahi bezela, bestetanespero genuena baino hobea eta beste askotan aldrebes eta hankaz gora. Txanponaren bi aldeetan lehentasuna izango da GURE ONGIZATEA. Txikian, poliki eta erreza den horretan Sentitzen dut BETI azertua.

GURE Udako Mahaia prest da. Garaiko kolore eta elementuz beteta. Bidean jasotzen ditugunak gehitzen joango gara kapora eta barrurako erritmoan oreka topatzea izango da gakoa. Arnasketa lez, barrura-atsedena, kanpora-konpartitzea.

Zuek ere egingo duzue udako mahaia? parteka dezagun guztion artean udako edertasuna…zuen bizipenak jasotzeko gogoz🤗

Leave a comment

Suscríbete

Si quieres leer mi contenido premium, suscríbete.