
Ez dut ezer berririk esaten sortu dugun paradigma azkar doala badiot. Ahaztu egiten zaigula arnastea, orain eta hemen bizi garela; esperientzia hau gozatzera etorri garela. Bizitzera eta Gozatzera, bai. Hau nire lapiko salda😉
Abiadura honetan bada, batzuetan, kilometroak urrundu behar izaten naiz etxetik, beti ere, ETXEA NI NAIZELA❤️birgogoratzeko.
Jakin badakit bizi ditugun esperientzia guztiak ez direla gozagarri. Bizi ditugunak aukeratu egiten ditugula pentsatzeak baina, nire buruarekin ulertzen laguntzen dit. Hau da, bizi duguna guk aukeratu dugu, nonbait, haz gaitezen. Ez dugu zertan pentsamendu hau partekatu behar, ezta gutxiago ere. Soilik nire sentipena da; niretzako lagungarri dena. Eta zurekin partekatu nahi dudana; lagungarri bazaizu😉
Bada Olerki bat txikitan semeari kantatzen niona …Oraindik ere bai☺️ Olerkia dorre bati buruz ari da, gure arimak gorpuzten duen dorreari buruz. Hau da nik ulertzen dudana. Kontua, neuri ere ikaragarri gustatzen zait eta zurekin partekatu nahi dut☺️

Olerkia izatez Tamara Chubarovskyrena da. Gustu baduzu, nik berarekin ASKO ikasi nuen. Eta jarraitzen dut; beti ikasten.
Olerkia:
Ni Dorre bat naiz Gogor eta Iraunkorra
Haizerik bortitzenak ezin nau erausi
Ni Dorre bat naiz Gogor eta Iraunkorra
Ekaitzik bortitzenak ezin nau hautsi
Ni Dorre Bat Naiz Gogor eta Iraunkorra
Hemen Barruan Gozo Bizi Naiz Ni

Gonbidapena bada, Izan MAITTASUNA Dorre Barrutxo hortan, zein kanpoan😉, Arima Maitea❤️