Lorarik Ederrena Bere Lekuan Dagoena
Udazkenak haize boladekin badarama jada
Neguak bere iluntasunean gure barruak argitzen gaitu
Udaberriarekin loratzen da elikatutakoa
Udaran ibiltako bidea gozatzeko garaia
Hazia bada biharko arbola
Basoak badaki
Galdu zaitez bere barrenean
Sentituko duzu, badakizu.
Lorarik Ederrena Bere Lekuan Dagoena
Udazkenak haize boladekin badarama jada
Neguak bere iluntasunean gure barruak argitzen gaitu
Udaberriarekin loratzen da elikatutakoa
Udaran ibiltako bidea gozatzeko garaia
Hazia bada biharko arbola
Basoak badaki
Galdu zaitez bere barrenean
Sentituko duzu, badakizu.
Izatea, Izan…bada nahikoa
Izatea, Izan…bada nahikoa.
Barrenak sentitu, arnastu…egon, soilik egon.
Hau da leiho eder honen bitartez partekatu nahi dudan sentipena.
Konexioa eta Edertasuna.
Poliki eta Maitasunez.
Eman lekua BADEN GUZTIARI.
Begirada garbi, arin eta irekia.
Natura gure etxea, etxerako itzulera, niganako bidea naturan.
Bihotz
Bi Hots. Neure barruetan sentitzen dut garai bateko arimek bazekitela jaiotzean bitan egiten diren zatiak badirela beti BAT. Bi Hots, Arima Bat.
Gune hau sortzen dut nire bidean baliagarriak diren tresnak partekatzeko.
Gehitzeko espazioa delakoan.
Hori nire nahia.
Zerbaitek gonbidatu nau bide honetara, bera dabilkit bultzaka gozo.
Bera ni naiz. Bera zu zara.
Bera guztiak gara.
Hosto Jauna eta Mari Mandragori Udazkenean.
Mari Argi eta Ontz Jauna Neguan.
Mari Lora eta Txantxangorri Jauna Udaberrian.
Mari Marrubi eta Eguzki Jauna Udaran.
Berriro ere etxera, nire izatera, naramaten
bidelagun maiteak.
Eskerrik asko zuri ere Bidelagun Maitea.
ESKERRIK ASKO, ASKO, ASKO