Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.
Eskerrik asko Mikel zure berba eta kantu ederrengatik. Żuk ere bazenekien

Izarren Hautsak berriro ere magia egitera gonbidatu gaitu uztaileko ilargi beltzeko gauean. Hurrengo sei urteetarako intentzioak ereiteko gau magikoa. Izarrak ere bagarelakoan, magikoak ere bagarelakoan. Gaur sentitzen, pentsatzen eta indarra jartzen dugun hori loratu daiteke hurrengo șei urteetan. Ezagutuko duzue esaldia: non gogoa, han zangoa. Energia boteretsua delakoan…gure intentzioa energia boteretsua delakoan…Berbak besterik ez dira hauek…egin zuk zeuk proba 😉
Hemen nire gaur gaueko sorginkeria.

Sentitu dut sakon eta emozioz bete hurrengo sei urteetan bizi nahi dudana. Nire bizitzan garrantzitsuak sentitzen ditudan borobil bakoitzeko marraztu dut bizi nahi dudana. Eta horrela jaso paper batean, kandelatxo lagun beti. Orain gordeko dut eta amalurrari eskeintza egin. Nik hazi, ur eta ezti eskeintzen dizkiot. Sentitzen duzun bezela egin zuk. Bagara Jainkosa Poderosak, gogora dezagun.
Zoli! Intentzioak ematen du energia eta energiak gauzatzeko behar du akzioa, gorputza. Nik intentzio bakoitzari eskeini dizkiot egin behar eta datak. Bada, akziorako tresnak. Desira airean geratzen baita akziorik ezean nire experientzia xumean. Barrurako indarrak ezin bestean behar duelakoan kanporako indarra sormenaren bidean. Haziak ematen du gozo denbora amalurraren magalean, prest denean izateko Kima eta ostean landara; beronek, eskeintzeko lorea eta bertatik fruitua; baldin eta maten abdu fruitua. Denak behar duelakoan bi energiak…arnasa hartu, arnasa bota.
Nik egin badut amets lorak landatzea, beharko dut disneinatu zenbat lur, non, ura, haziak eta jarri lanean…lurrak lortu, kokapenak diseinatu, ureztatzeko ura nondik lortu, lurra prestatu, haziak erein eta landatutakoa zaindu. Izan daiteke, lurrak ez lortzea, edo, agian, lorak ez sortzea…bada, gonbidatzen ari zait bizitza bidea bermarraztera, planak berregokitzera. Eta horrela bizimodua etengabeko mugimenduan aurrera…Ez dela beti gozo, ez dela beti lautada…mendian lez izan daiteke aldapa gora, nekea, ekaitza…bideak eskeintzen dizkigun opariak aberasteko gure bizitzaren esperientzia.
Eta bizitzak eskeiniko digu behar dugun hori…batzuetan ez da izango guk nahi duguna…intentzioa jarri duguna…akaso zerbait ikasi edo gogoratzeko premian izango baikara. Datorrena komeni dena delakoan…datorrena datorrela…Opa denontzako indarra eta balentria hazteko beti gure energia!
Agian ez da irakurri nahi duzuena, baina horrela barreiatzea dagokidalakoan 😉
Doala guztiontzat ARGIA. Ekaitza badator ere, Itsas Argiaren Argia Denontzat taupaka!

Hemen gonbidapena, sentitu barrun daramaguna, egin amets, marraztu, erein hazia, ekin lanari…izan malgua egiteko datorrenari lekua. Izan Izarren Hautsa Hemen Lurrean Emakume Boteretsuak!